Jean-Paul Laurens

Jean-Paul Laurens (Fourquevaux, 1838ko martxoaren 28a - Paris, 1921eko martxoaren 23a) frantziar margolari eta eskultorea izan zen.

Léon Cogniet eta Alexandre Bidaren ikaslea izan zen. Izugarri antiklerikala eta errepublikarra izan zen eta gai erlijioso eta historikoetako margolanak egin zituen. Horien bidez, zapalkuntza monarkikoaren eta klerikalaren aurkako mezua adierazten saiatu zen.

Frantziako Hirugarren Errepublikako gobernuak hainbat enkargu egin zizkion Parisko Udalari, Panteoiari edo Tolosa Okzitaniako Kapitolioari.

Irakasle izan zen Julian Akademian eta Parisko Arte Ederretako Goi Eskolan. Frantziako akademizismoko azken margolari nabarmenetako bat izan zen. Wikipediatik informazioa lortu
Erakusten 1 - 1 emaitzak -- 1 bilaketa honetara 'Jean-Paul Laurens', Bilaketaren denbora: 0,00s Findu emaitzak
  1. 1
Bilaketa egiteko lanabesak: RSS Emaitzak posta elektronikoz bidali